Samindurik, sumindurik, hunkiturik gaude. Senar maite bat, guraso on
bat, enpresari fin bat, herrizale bikain bat, kristau zintzo bat garbitu dute,
ehiztariak aberea botatzen duen antzera. Gizon bat hil dute, Jainkoaren seme
bat! Negargarria eta lotsagarria! Zergatik? Zertarako? Noren izenean?
Gizon honen emaztea eta seme-alabak akiturik utzi dituzte, puskatuta.
Nork du hain zuzengabea den halako oinazea eta nekea ekartzeko eskubiderik?
Euskal Herriko enpresariak eta beraien langileak beldurpean kateatu nahi
dituzte. Hau al da gizartea
jasotzeko bidea? Zer lortzen dute: herria eraikitzea ala suntsitzea?
Herriaren
ordezkariek eta erakundeek legez hartutako erabaki bat, indarkeria bide dela,
ezereztu egin nahi dute. Hau al da gehiengoaren ebazpena errespetatzea?
Ezadostasuna zilegi da; indarkeria, inola ere ez.
Gizartearen itxaropenari
sastada ikaragarri bat sartu diote. Itxaropena da herriaren arnasa. Zer egin
dezakegu arnasarik gabe? Askatzaile izenaz, ETAk morrontza dakarkigu.
Salbatzaile ez baino hondatzaile dugu.
Un hombre ha sido
abatido como una pieza da caza.
Un hijo de Dios ha
sido tiroteado como un criminal.
Una familia ha
sido sumida en un mar de dolor.
Un empresario que
brinda trabajo ha sido eliminado violentamente.
Un proyecto
avalado democráticamente quiere ser neutralizado por la fuerza y la sangre derramada.
Una sociedad
enfrentada a graves problemas ha sido de nuevo herida en su esperanza.
¿Es éste el camino
para la liberación que ETA promete? ¿Qué liberación?
Galdera eta
gogoeta hauekin estuturik, Jainkoaren Hitzarengana jotzen dugu argi bila, kontsolamendu
bila, adore bila. Isaiasek estu eta larri dagoen herriari etorkizun hobe bat
eskaintzen dio otordu oparo baten irudipean, negar gabeko eta heriotza gabeko
bizitzaren irudipean. Israelgo herriak entzundako hitz berberak esaten dizkigu
gaur Jainkoak: Inazioren etxeko nahigabetuei, Azpeitiko sinestedunei,
enpresariei, langileei, herriari eta bere arduradunei. Gure Jainkoak ez gaitu
bertan behera utziko. Azkenean, bere magalean hartuko gaitu, bere Seme
Gurutziltzatua onartu zuen bezala. Eta bidean gure alboan izango dugu
zuzentasun bila gabiltzanok, bake bila, adiskidetasun bila, etorkizun hobe
baten bila gabiltzanok.
Dios nos habla hoy
y aquí por las palabras de Isaías. Él es fiel. Cumplirá su promesa. Nos dará la
vida en plenitud junto a Él. Entretanto estará junto a nosotros, padeciendo y
gozando, en todos nuestros afanes por vivir honestamente, solidariamente, en
paz y en armonía y en todos nuestros esfuerzos por luchar con un corazón noble
y limpio contra todo aquello que se oponga al predominio de estos valores.
Jesusek gaur
Ebanjelioan gauza harrigarriak esan dizkigu: zorionekoak ez bortitzak, otzanak
baizik; ez bihozgogorrak, errukitsuak baizik; ez guda zaleak, bakegileak
baizik; ez erasotzaileak, erasotuak baizik. Otzana, errukitsua, bakegilea,
erasotua izan zen Jesus berberaren hitzak ditugu hauek. Jauna, nahiz eta
kostatu, begietan negar-malkoak eta bihotzean amorrua nabari arren, sinistu
nahi ditugu zure hitzak. Agian gaur ez ditugu guztiz ulertuko ez irentsiko.
Sinesten dugu gorrotoa, mendeku-grina eta indarkeria maitasunaren indarraz
garaitu zenituela zuk. Las bienaventuranzas recién proclamadas suenan a muchos
como propias de un soñador utópico. Los mismos creyentes tenemos dificultades
para entenderlas y asumirlas, sobre todo en circunstancias como ésta. Pueden
parecer desmovilizadoras y ser entendidas como una invitación a la resignación
pasiva. No se oponen a la justicia, a la lucha tenaz contra la violencia
sangrienta que siembra terror; antes bien, la suponen. Pero nos avisan que para
desarraigarla no basta la pura justicia; es necesario el amor a las personas,
al pueblo. Sólo una justicia impregnada por el amor a todos es para Jesús y
para su comunidad garantía del respeto de todos los derechos humanos de todos.
Ezinbestekoa,
hemen garen guztiok mezu berezi bat jasotzea homilia honetan. Lehenbizi,
Azpeitia eta Euskal Herri osoak. Gure arriskua etsipena da. Etsipenak indargetu
egiten gaitu. Gizarte bezala beharrezko ditugu indar guztiak. Beste herri
batzuk egoera latzagoetatik atera dira etsipenak geldotu ez dituelako. Ez gaude
errotape honetan giltzapeturik. Tenemos motivos de sobra para sufrir y
preocuparnos. Pero no los tenemos para perder la esperanza activa.
Gipuzkoako
kristauok gure gizarteari eman geniezaiokeen zerbitzurik handienetarikoa,
itxaropen iraunkorra da. Gure fedeak diosku Kristo hil eta berpiztu delako,
ongia gaizkia baino nagusiagoa dela. Bere Hitzak eta gure otoitzak janaritu
beza gure itxaropena. Insulfar a nuestro pueblo la reserva inagotable de la
esperanza garantizada por la Muerte y Resurrección del Señor es para los
creyentes una misión inaplazable.
Enpresariak
zarete, urteetan zehar, ETAren indarkeriaren jomuga berezietako bat.
Konturatzen gara zama makurra daramazuela zuen gainean. Jabetzen gara zama
honek zuen barnea, familia, ondasunak kargatzen dituela. Zuek eta zuen
lantegietako langileok jakin ezazue behar-beharrezko zaituztela gizarte honek,
batez ere sasoi gordin honetan. Ondo merezia duzue gure babesa. No os han
tocado, estimados empresarios, los golpes más tolerables por parte de este
azote de la violencia. Sintonizamos con la pesadilla que muchos sufrís en
vuestra carne y en la de vuestra familia. Tenéis todo el derecho y la necesidad
de contar en estos momentos con el apoyo neto de la sociedad y con la defensa
eficaz de vuestra vida y vuestros bienes. Los trabajadores de las empresas
amenazadas tenéis igual derecho a que se garantice al mismo tiempo vuestra
seguridad y vuestro trabajo.
Herriaren
ordezkari zaretenok enpresari eta langileen segurtasuna bermatzen ahalegin
sendoak jarriko dituzuela seguru nago. Herri honetara bakea ekarri nahi duzue
guztiok. Hau da, izan ere, zuen helburu nagusienetarikoa. Jar ezazue helburu
hau ez bakarrik alderdikerien gainetik, baizik baita ere zuen legezko desberdintasun
batzuen gainetik ere. Elizak berriz errepikatzen dizue: egin dezagun
guztiontzako bakea guztion artean. Sabed aparcar en el presente aquellas
diferencias que impiden la paz posible. Pertenecemos todos a este pueblo.
Cabemos todos en este pueblo, salvo aquellos que se autoexcluyan por su palabra
o su conducta. En esta casa solariega de nuestro pueblo, la Iglesia os repite
con persistente convicción: hagamos la paz entre todos y para todos.
Inazio Uriaren
emazte, seme-alaba eta etxekoentzako dira orain nire hitzak. Izugarria da hartu
duzuen zartada. Beltza da zuen iluntasuna. Gizartearen elkartasuna eta laguntza
ez da nahiko zuen samina baretzeko. Geroxeago jalgiko da zugan, Manoli, eta
zureengan, Inaziok eta zerorrek elkarrekin sutsu bizi izan duzuen sinesmena.
Berak lagun egingo dizue zuri eta etxekoei. Ez du oinazea uxatuko, baina oinaze
hori eramateko emango dizu adorea eta gantzua. Jainkoaren albotik berak
lagunduko zaitu.
Dos sentimientos
me embargan al terminar esta homilía: ¿vale para algo la palabra en estos
momentos? ¿qué puedo hacer yo, qué desea Jesús de mí, en la actual situación?
Vale la palabra. Es necesaria la palabra. El ser humano ha ido pasando a lo
largo de su trayectoria de la violencia al grito y del grito a la palabra. Vale
especialmente la Palabra que hace lo que dice: la Palabra de Dios. No me
cansaré de repetirla y de esperar en silencio orante la acción de Dios,
encarnada en iniciativas y acciones humanas. Hitza ez da hutsala, ez. Gizakia,
bere ibilbidean, indarkeriatik deiadarrera igaro da, eta deiadarretik hitzera.
Hitzak giharra du, bereziki eman eta betetzen den Hitzak: Jainkoaren Hitzak.
Etsi gabe hots egingo dut eta otoitz isilean itxarongo Jainkoaren egintza, giza
ekintzetan gorpuztua.
¿Qué puedo hacer?
Proseguir y colaborar sin desesperar en toda iniciativa que conduzca
verdaderamente a la paz posible. Entregar a esta misión mis horas, mis
esfuerzos y mi vida entera. Bakeak beti dakar gurutzea eta merezi du bizia
ematea.